ATZERA
MOSAIKOA
Mosaikoa, irudiak eta marrazkiak eratzeko teselak( beirazko, marmolezko, harrizko edota zeramika zati txikiak) erabiltzen dituen arte apaingarria da.
Denboran zehar gaia, materiala, kolorea eta aplikazio egokitzapen eta aldaketa ugari aztertu dira. Egite lana oraindik duela mende askotakoa bezalakoa da, nahiz eta antzinako artea izan denborararen emanaz bizirik iraundu du, gainera gero eta ezagunagoa da.
Mosaikoaren ekintza azal laua eta tamaina handienetan egon ohi da, hau da; horma, lurzorua edota sabaia baina batztuetan baita ere objektu sinple eta txikietara egokitzen da.
Brontze Aroan, Kretan gaitasun hau garatzen zen.mosaikoen ekintzak aurkitu dira Mesotamiako aztarnategi arkeokologikoan (IV. mendetik, K.a. III menderarte), Grezian (k.a. III.mendean) eta Mesoamerikan. Garapen handiena Erromatar Inperioan eman zen, beranduago bizartziar, islamiar,normandar (Sizilian,XII.mendean) Errenazimendua ailegatu arte eta gaur egun( XIX, XX, XXI.mendeak).
HISTORIA
Lehenengo mosaiko ezagunak Asian txikian eta antzinako Txinan aurkitu ziren eta harkoskorrezko marrazki sinpleak dira. Denboraren poderioz, irudiak birfinduagoak bihurtu ziren. Xehetasun handiagoa lortzeko harkoskorrak oso hurbil ipintzen ziren, haietariko askok kolore eskala handitzeko margotzen ziren eta ondoren bornuak berunarekin nabarmentzen ziren.
Antzinako Greziarrak harkoskorrak erabiltzen hasi ziren lurzoruak estaltzeko. Aztekak, harri bitxiak eta baliotsuelin estaltzen zituzten objektu zeremonialak. Ponpeian, espazio sentsazioa transmititzeko erabiltzen zituzten mosaikoak.eta, Bizantziar elizak mosaiko liluragarrietaz, ikono eta eszena erlijiosoaz bete zituzten.
Konkistak, merkataritza eta erlijioa inperioak handitu zuten eta honekin batera mosaikoen eskaerak izugarri areagotu ziren. Artesauak bidaiak egin eta teknika berri asko ikasten zituzten, teknika hauek hobetuz joan ziren mosaikoa mundu osotik zehar zabaldu arte.
Erromatarrak mosaikoari bultzada baerri bat eman zioten, Erromaatr inperioaren zabalkuntzaren eraginez lurzoruen apainketaren eskaria handitu zen eta apainketa forma honen erabilera izena hartu zuen. Gaur egun, oraindik kontserbatzen dira mota eta gai desberdineko mosaikoak: eguneroko bizitzako eszenak, txorien azterketa eta beste animali batzuena, diseinu astraktuak .... eta abar.
k.o III.mendean, mosaiko askok irudi sakratuak biltzen zituzten, orduan izan zen beirazko eta urrezko teselaren erabilpena sortu zenean, aurrerago lehenengo kristauak menperatuko zuten teknika.
MOSAIKO MOTAK
• Mosaico tradizionala:
- Mosaico erromatarra: Material gogorrekin egindakoa, normalean marmola, galtzadarako egokia izatea egiten duena. Material honen kolore ezberdineko zati txikiak - teselak- ipintzean datza, balore handiko marrazki dekoratiboak lortuz.
- Mosaico zeramikoa: horma regularreko piezekin egiten da. Gehien bat horma, zabai eta zutabeentzako estaldurarentzat erabiltzen da. Honekin ez dira galtzadak egiten, materiala ez baita gogorregia. Modernismoan gehien bat erabilitakoa dugu mosaico zeramiko hau.
- Mosaiko Veneziarra: Edertasun handiko metodoa da , Venezia inguruko fabriketatik sortutako beirazko tesel opakoekin egiten dena. Material garestiz eta koste handikoaz egiten denez, tradizionalki mosaiko txikietan eta estaldura bertikaletan erabilia izan da.
• Trencadis:
Modernismorarte ez erabilitako teknika dugu hau. Batez ere, Gaudik eta bere bere jarraitzaileak bultzatutako metodoa da. Trenkadi-an, normalean materialak zeramikazkoak izaten dira. Honek, aukera eman zuen obra handiak sortzeko baldosa apurtuen zatiak erabiliz, bete erabilpen praktikoarentzat balioko ez zutenak.
Normalean, metodo honekin egindakoa, kanpo gainazal bertikaletan erabiltzen da eta bere polikromia dela eta, aberastasun eta mota ezberdineko efektu dekoratiboak lortzen dira.
• Mosaiko Hidraulikoa:
Metodo hau batez ere modernismoan eta ondoren katalunian ere erabilia izan da. Normalean,barneko lurzoruetarako erabiltzen da eta zementu hidraulikoz egindako mortairuzko baldosaz osatzen da.
TEKNIKAK
• Zeharkako metodoa: Lehenengo, txantiloi bat egiten da neurri errealekin, eta bere gainean marrazkia jarraitzen duten teselak jartzen dira.
Marrazkia paperarekin, soilik atzeko aldetik ikus daitekeen mosaikoa estaltzen du. Ekintza hau tailerrean eramaten da aurrera,eta ekintza bukatua dagoenean, mortairuan itsasten da, atze aldeko ertzetik.
• Metodo zuzena: Teselak ahoz gora jartzen dira, mortairu bigunaren gainean zuzenean, , normalean aurretiko marrazkirik egin gabe. Azkeneko emaitza ez da geratzen zeharkako metodoarekin egina izango balitz, baina plano aldaketak eta desnibelak agerian geratzen dira, emaitzari argi efektuak emanda.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.